Eguraldiak lagundu ez arren, erakustaldi polita egin zuten Biraka taldeko ia 90 dantzari gaztek atzo Bergaran. Euriagatik Seminarioko karpan egin behar izan zuten erakustaldia eta zorua bustita egoteak ere ez zuen gehiegi lagundu; uste baino erakustaldi motzagoa egin behar izan zuten. Hala eta guztiz ere, ikusitakoarekin pozik geratu ziren bertaratutakoak, bereziki modako musikarekin egindako koreografia alai eta dinamikoak izan zirelako.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.