Biharkoa ere egun berezia izango da, Gaztetxe Eguna ospatuko baitute urtero legez. Goiz-eguerdi partean pati-poteo-mozorro-musikatua egingo dute Bergarako erdiguneko kaleetan zehar, eta segidan bazkaria izango da Kartzela Zaharrean. Arratsaldean berriz, kalera aterako dira Iruindarrak elektrotxarangarekin.
Bertsio gaua
Gaueko 22:30ean Bergarako musikari desberdinez osatutako taldeen kontzertuak izango dira. The Mamones, P.D.N., Burdinolak, Txarrak, Kaltz eta Petrol Bombs arituko dira taula gainean estilo desberdinetako taldeen bertsioak jotzen.