San Martzialeko erromeriarako mahaiak eta aulkiak eguenetik aurrera alokatu ahalko dira

Eneko Azkarate 2015ko eka. 12a, 10:00
Iazko San Martzialeko erromeriaren irudi bat.

San Martzialeko erromeriarako mahaiak eta aulkiak alokatzeko epea ekainaren 18an, eguenean, irekiko dute. 24ra arte luzatuko da. Mahaiko 20 euroren truke, kultura etxean hartu ahal izango dira, arratsaldez: 18:00-20:00. Aurten uztailaren 5ean ospatuko da erromeria eta, betiko moduan, bezperan hartuko dira aurrez alokatutako mahaiak eta aulkiak.

  • Mahai bakoitzaren alokairua: 20 euro.
  • Eskatzaile bakoitzeko 100 euroko fidantza jarri beharko da.
  • Eskatzaile bakoitzak ezingo ditu 5 mahai baino gehiago eskatu.
  • Egindako eskaerarekin agiri bat emango zaio eskatzaileari eta agiri horretan alokatutako materiala zein den jarriko du.
  • Eskatzaile bakoitzak alokatzen duen mahai bakoitzeko gehienez ere 8 aulki eskatu ahal izango dira.
  • Mahai eta aulkiak alokatzeko tokia, egunak eta orduak: ekainaren 18tik 24ra (biak barne), astegunetan, Errotalde jauregian, arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara.
  • Fidantza jasotzeko tokia, egunak eta orduak: uztailaren 9tik 15era (biak barne) astegunetan, Errotalde jauregian, arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara.
  • Mahaiak eta aulkiak hartzeko tokia, eguna eta orduak: Uztailak 4, zapatua, 17:00etatik 20:00etara, San Martzialgo kanpako sarreran.
  • Mahaiak eta aulkiak entregatzeko tokia, eguna eta orduak: San Martzialgo erromeriaren ondoren (uztailak 5) mahaiak eta aulkiak jasotzeko puntu konkretu bat jarriko da San Martzialen.
  • Mahaiak eta aulkiak 18:30etik 21:30ak arte entregatu ahal izango dira.
  • Materiala entregatzen duenari Bergarako Udaleko seilua jarriko zaio.
  • Materialaren eskatzaile bakoitzak kultura etxean eskaera egiterakoan eman zitzaion orria eraman beharko du materiala entregatzerakoan, han jarriko diotelako seilua.
  • Alokatutako aulkiak eta mahaiak hartutako egoera berean eta 18:30etik 21:30era entregatzen ez dituenak ez du seilurik jasoko, eta ondorioz, fidantza galdu egingo du.
  • Gero Errotalde jauregian fidantza jasotzeko aukera izango du seilua duen orria entregatzen duenak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak