Gure Esku Dago: hilaren 21erako sarrerak salgai

Julen Iriondo 2015eko ekainaren 11

Gure Esku Dagoren urteko ekintza nagusirako sarrerak eta Donostiara joateko autobus txartelak Igaro lurrindegian eta Lazkanon daude salgai; Irala kalean eguenean jarriko duten mahaian ere eskuratu ahalko dira, aurtengo kamisetarekin batera.

Ekainaren 21eko festarako, autobusa 10:00etan aterako da, eta Anoetako ekitaldiaren ondoren, 20:30 aldera, itzuliko da. Ekitaldirako sarrerak zenbakituak dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak