Plataformatik, eskerrak eman dizkiete eta zoriondu egin dituzte hauteskundeetan bosgarren edukiontziaren aldeko alderdiei botoa eman zieten herritarrak.
Sistema aldaketak "gaikako bilketa tasa handiak" lortzeko aukera emango duela ere badiote, "ahalegin txikiagoarekin eta era eraginkorragoan": "Konbentzituta gaude denok hondakinak gutxitu beharraz eta hondakinak egoki bereizteak duen garrantziaz, gero ahal den dena birziklatzeko".
Bergara Garbiak eskerrak eman dizkie, baita ere, herritarrei atez atekoaren "inposizioaren" kontra "plataformari emandako babesagatik".