Gaurko jaialdiko kartela honako hau da:
- 1. Erakusketa partidua.
- 2. Barru herrikoia.
- 3. Hirugarren eta laugarren postutarako partidua: Humberto eta Gallas, Artola eta Altunaren aurka.
- 4. Finala: Xinbela eta Azagirre, Eloy eta Josuren aurka.
Antolatzaileek azaldu dituzte txapelketen helburuak; izan ere, kirol eta aisialdi jarduera bat baino harago doan ekimena izan da, diotenez: "Pilota txapelketek bi helburu izan dituzte. Batetik, Arrano, taberna bat baino gehiago dela erakustea, herritarrendako gauzak egiteko asmoa eduki dugu-eta hasieratik (kultura eta kirol arloan gehienbat). Bestetik, taberna ixteko arriskuan dagoenez, beste Herriko Taberna asko moduan, gaiaren eta egoeraren berri emateko aprobetxatu ditugu txapelketok".