280 ume izan ziren 2013an, 341 2014an eta 413 izango dira aurten.
Udalak oso ondo baloratu du igoera hau: "Alde batetik, eskaintzen den zerbitzuaren kalitatearekin herritarrak gustura dauden adierazgarria delako, eta bestetik, zerbitzu hau familientzako lana eta familia uztartzeko ezinbesteko tresna bilakatu delako".
Aurten ere Jardunek kudeatuko ditu ekainaren 29tik uztailaren 17ra izango diren udaleku irekiak. Udalekuak Bergarako herrigunean, Angiozarren eta Osintxun izango dira. Udalekuen aurkezpenak ondorengo egunetan izango dira. Aurkezpen hauetan Jarduneko udalekuetako antolatzaileek azalduko dute toki bakoitzean ze talde, jarduera… izango diren.
- Ekainak 16, asteartea, 18:00etan Angiozarko saloian.
- Ekainak 17, asteazkena, 18:30ean Zabalotegi aretoan.
- Ekainak 18, osteguna, 18:00etan Osintxuko ludotekan.