"Xabalote"-ren laugarren urteurrena ospatuko dute zapatuan

Maite Txintxurreta 2015ko eka. 8a, 13:46

Eguaztena izango da antolatutako ekintzetan izen emateko eguna. Gaztelekutik uztailerako egitarau berezia ere prestatu dute, astebukaera guztietan irteera bana izango dutelarik.

Bergarako Xabalote gaztelekuak lau urte betetzen dituela eta, urteurren jaia antolatu dute zapatu honetarako, ekainak 13. Egitarau bereziagatik, Zabalotegiko lokalaren ordutegia moldatu dute, eta 19:00etatik 23:00etara bitartean egongo da zabalik.
 
19:30etan Niala magoaren ikuskizuna izango dute gazteek, eta ondoren, 21:00etan, afaria egingo dute oilasko errearekin. Jarraian, bingoan jokatuko dute, opariak eta guzti izango direlarik.
 
Zapatuko ekintzetan parte hartzeko izena eman beharko da hilaren 10a baino lehen (eguaztena) Jardunen bulegoan, bi euro ordainduta.
 

Uztaileko egitaraua

Uztailerako udako ekintza ugari ere iragarri dituzte Xabalotetik. Hasteko, hilaren 3an, egubakoitza, parrillada egingo dute. Hurrengo asteburuan berriz, zapatuan, Sobronera irteera egingo dute, Kayakean ibiltzera. Uztailaren 18an Arcachoneko aquaparkera joango dira, eta azkenik, 24an Debara abiatuko dira Surf egitera, eta han pasako dute gaua.

Ekintza horietarako izen emate epea ekainaren 28ra bitartean egin ahal izango da Jardunen bulegoan zein gaztelekuan. Honakoak izango dira ekintza bakoitzaren prezioak: Parrillada: 3 euro, Kayak: 16 euro, Aquaparka: 20 euro eta Surf irteera: 25 euro.

Ekintza guztietan parte hartu nahi dutenentzat bono berezia dago eskuragarri 43 euroren truke.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak