Udaberriko jai-kontzertu arrakastatsua

Eneko Azkarate 2015ko eka. 8a, 08:58

Ikasturtean eskolan landutako guztia eta egindako aurrerapenak erakutsi zituzten zapatuan Bergarako Musika Eskolako neska-mutikoek, maisu maistren laguntzarekin, Udaberriko jai-kontzertuan. Pilotalekua bete egin zen, beste behin, musikarien lagun eta senideekin batik bat. Eskolako talde ezberdinek eskaini zuten aletxoa, bukaeran, denak bat eginda, ohiko Musika Eskolaren martxaren aurretik, Musikatu bizitza eskaintzeko, Azken hau, Donostia 2016 dela-eta, propio prestatu dutena.

Kontzertuaren amaieran afaria egin zuten pilotalekuan bertan. Horrekin batera, zozketa ere egin zuten. Honako zenbaki hauek eroan dute saria:

1. saria: 6239
2. saria: 8978
3. saria: 6555

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak