60ko hamarkadan idatzi zuen Monzonek Hazparneko anderea eta atzo, sortzailearen sorterrira itzuli zen obra, Ander Lipusen zuzendaritzapean. Monzonen idatzi klasikoari umorea erantsita, ikusleek barre egitea lortu zuten antzezleek.
Eszenografia ez ohikoa du antzezlanak, izan ere, eszenan parte hartzen ez duen aktorea ez dago ezkutuan, taularen atzeko aldean baizik, sare baten barruan. Uneoro daude, beraz, antzezle guztiak eszenatokian.