San Joxeperen bidaietan izena emateko aukera

Julen Iriondo 2015ko eka. 5a, 16:45

Ekainaren 15ean bukatuko da irailaren 17tik 23ra Lisboara egingo duten bidaiarako izena emateko epea. San Joxeperen bulegoan eskuratu daiteke informazio gehiago. Ekainaren 16an Aiala bailarara (Araba) egingo dute irteera. 09:00etan irtengo dira autobus geltokitik, eta ikusiko dute Angosto eta egingo dute bisita gidatua Orduñan. Amurrion bazkaldu eta arratsaldean Gasteizen egingo dute geldialdia.

 

 

 

Beste ohar bat ere eman nahi dute San Joxepekoak: oroigarriak jaso ez dituzten 87 urteko omenduak edo senideak pasa daitezela haien bila San Joxepetik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak