Ekainaren 21era bidean, Gure Esku Dagoren hitzordu eta jakinarazpenak

Julen Iriondo 2015ko eka. 5a, 16:16

Joste Egunaren gaineko bideo erreportajea eman eta bilera informatiboa egingo du Gure Esku Dagok martitzenean, 19:00etan, Irizarren. Ekainaren 21eko Donostiako ekitaldirako eta autobusetako sarrerak, berriz, Igaron eta Lazkanon eros daitezke, baita Irala kalean eguenetan jartzen duten mahaian ere –kamisetDonostiakoak ere salduko dituzte–. Azkenik, gaur bertan Jostunak emango dute gaztetxean, 18:00etan.

Ekainaren 21erako boluntario sare bat ere osatu nahi du Gure Esku Dagok; martitzeneko saioan egongo da izena emateko aukera. Donostiako festarako sarrerak Internetez ere eros daitezke: gureeskudago.eus. Hauek dira sarreren prezioak:
  • Ekitaldirako sarrerak: 0-2 urte, doan / 3-14 urte, 5€ / 15tik gora, 10€ *Sarrerak zenbakituta daude
  • Autobuserako sarrerak: 9€. Irteera 10.00tan autobus geltokitik, eta itzulera, ekitaldiaren ondoren, 20.30tan

Informazio eguneratua: Gureeskudago Bergara (Facebook) / GureEskuBergara (Twitter)

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak