Abian da balkoiak apaintzeko lehiaketan izena emateko epea

Maite Txintxurreta 2015ko eka. 5a, 12:06

Aurtengoan, bigarrenez, Udalak Leiho eta Balkoiak Lorez eta Landarez Apaintzeko lehiaketa antolatu du. Ekimen honen helburua, balkoiak eta leihoak zaintzea eta hauek apaintzeko ohitura berreskuratzea da.

Lehiaketan ondorengo irizpideak baloratuko dira: originaltasuna, apainketaren kalitatea, loren iraunkortasuna eta diseinu floristikoa. Horrez gain, egitura moduan berrerabilitako materiala erabiltzea ere baloratuko da.

Parte hartu nahi dutenek ekainak 1etik 19ra bitartean izango dute izena emateko aukera Liburutegian, 943-779158 telefonora deituta edo www.bergara.eus webgunean.

Sari banaketa, uztaileko Hileko Lehen Eguazteneko Azokan izango da Oxirondon, uztailak 1ean, arratsaldeko 19:00etan. Sariak ondorengoak izango dira: 1.sariak 400 euroko balio duten udal-bonoak jasoko ditu eta 2.sariak 200 euroko balio duten bonoak eskuratuko ditu (Bergarako dendetan trukatzeko).

 

Lehiaketako oinarriak ikusteko, egin klik hemen

Izena emateko inprimakia: izen_emate_orria.doc

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak