Asfaltatze lanak Bolun eta Leizeagan datorren astean

Maite Txintxurreta 2015eko ekainaren 5a

Hasiera batean maiatzaren hasieran egitea aurreikusi bazuten ere, data atzeratu egin zuten. Ekainaren 8an hasiko dira azkenean, eguraldi ona iragarri dutela eta.

Ekainaren 8an fresatze lanak egingo dituzte Bolun, 08:30etatik 14:30etara bitartean. Gauez berriz, asfaltatze lanetan jardungo dute 22:00etatik aurrera. Hurrengo eguneko ordu berean, txukundutako asfaltoa margotuko dute langileek.

Leizeagan berriz (kanpoaldeko Eroski supermerkatura daraman kalean), ekainaren 10 eta 11an izango dira lanak, gauez.

Udalak gaueko zaratek sortu ditzaketen eragozpenengatik barkamena eskatu nahi izan du aurrez, aukera guztien artean ordu egokienak horrek direla iritzita.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak