Prest Elosuan asteburuan Otaba jaiak ospatzeko

Jon Berezibar 2015ko eka. 3a, 17:02

Ohiko egitarauari eutsiko dite aurten ere pilota partidu, erromeria eta abere probekin. Dema nagusia domekan izango da: Inazio Arregi Burni-k, 62 kiloko burniarekin, aurre egin beharko dio 550 kiloko harria garraiatuko duen Koatei-ren astoari. Auzo afaria astelehen gauean egingo dute.

Egitaraua

EKAINAK 6, LARUNBATA

16:00etan JAIEN HASIERA ETXAFLERO JAURTIKETA ETA KANPAI HOTSEKIN

16:30ean MUS TXAPELKETA

EKAINAK 7, IGANDEA

12:00etan PELOTA PARTIDUA

13:00etan MEZA NAGUSIA

14:30etan JUBILATUEN BAZKARIA (Elurmendi Elkartean)

18:00etan DEMA. Koatei-ren astoa 550kg-ko LUTXURDIO harriarekin  eta Inazio Arregi Burni 62 kg-ko burniarekin. 20 minutuko lana izango da.

EKAINAK 8, ASTELEHENA (Otaba Txiki)

12:00etan AUZOAN HILDAKOEN ALDEKO MEZA

13:00etan PISKOLABITX

15:00etan AUZO BAZKARIA

17:30ean UME ZAHAR ETA GAZTEENTZAT JOLASAK

19:00etan TRIKI POTEOA

21:00etan AUZO AFARIA eta ERROMERIA

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak