Hileko lehen eguazteneko azokaren urtemuga ospatuko dute bihar

Julen Iriondo 2015eko ekainaren 2a

Urtebete da ekimena martxan jarri zutela, eta ospatzeko, ohiko azokaz gain, bestelakoak ere izango dira: apar festa eta ur-jolasak haur eta gaztetxoentzat, azoka ondoko plazan; eta parrillada berezia.

18:00etatik aurrera izango da, Oxirondon. Beti bezala, baserritarren produktuak eskuratzeko aukera ere izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak