Fiachras eta 'Cabezafuego'-rekin egingo dute ospakizuna Txapakoek zapatuan

Jon Berezibar 2015eko ekainaren 2a

Fiachrasen 'Amnesia eta argia' lanaren azala.

Txapa Irratiak urtean osoan zehar dihardu irrati librearen 30. urteurreneko ospakizunekin. Oraingoan, zapatuan egingo dute jaia 97.20 FMkoek, Cabezafuego & Los Brutales eta Fiachras taldeekin. Hain zuzen, azken horiek Amnesia eta argia diskoa aurkeztuko dute.

Fiachrasekoek hirugarren lana aurkeztuko dute zapatuan gaztetxean, 23:00etan hasiko den jaialdia, eta eurekin batera, oholtza gainean ia etxeko duten Iñigo Cabezafuegoren talde berria izan dute kide, hirukoan zapatuan, iruñarraren Camina conmigo diskoa aurkezteko. Ostean Txapa irratiko esatariek jardungo dute musika jartzen. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak