Hain zuzen, Asepeyok kudeatzen dituen bi subsidioren gaineko formazioa jaso dute: haurdunaldian eta edoskitzaroan zehar arriskuarengatik subsidioa eta langile autonomoek jarduera eteten dutenerako babes subsidioa.
Tailerra eman du Sergio Murciegok, Asepeyoren Prestazio zuzendaria Euskadin eta Kantabrian. Prestazioak zertan datzaten, ze kasutarako babesten duten eta horiek eskatzeko zer egin behar den azaldu du. Tailerra praktikoa izan da, gehienbat, eta horrela, entzuleek parte hartu ahal izan dute modu aktiboan.