3.780 metroko erlojuaren aurkako lasterketan, Zabaleta bergararrak honako denbora egin zuen: 1.54.171. Aiako igoerako errekorra hautsi zuen gainera. Zabaletaren atzetik sailkatu zen Joseba Iraola eta hirugarren Arkaitz Ordoki.
Turismoetan, honako hauek igo ziren podiumera: Gorka Eizmendi izan zen lehena (BMW M3), Joseba Beola bigarren (Mitsubishi EVO IX) eta David Pelaez hirugarren (Citroën AX A1/2).
Mendiko auto igoeretako hirugarren froga izan da Aiakoa. Aurretik Gorlakoa eta Opakuakoa jokatu dira. Oraingoz, Aitor Zabaleta doa sailkapenaren buruan gidari bakarrekoetan; Markel Cestafe, hau ere bergararra, da bigarren sailkapen horretan.