Adin guztietako herritarrek jaso dituzte sariak; gehienak ikasleak izan dira, baina helduendako sariak ere banatu dira. Horretaz arduratu dira Ainhoa Larrañaga, Estepan Plazaola eta Maren Belaustegi.
Tarteka, herriko ume eta gaztetxoen emanaldiek girotu dute ekitaldia, eta txalo beroak jaso dituzte euren kantu, dantza eta antzezlanekin.
Jarduneko Euskara zinegotzi Maren Belaustegik oso balorazio ona egin du; azpimarratu du Koldo Eleizalde lehiaketak eta bertan aurkezten diren lanak "altxorra" direla eta espero dutela datorren urtean ere herritar asko animatuko direla parte hartzera eta ekitaldia ikustera.