Urdangarin eta Alkabieta kaleek bat egiten duten inguru hori gune korapilatsua izan da orain arte autoen zirkulaziorako eta ibilgailu, oinezko eta bizikletan doazenen elkarbizitzarako. Anbulatorioa, eskolak eta abar inguruan egonda, joan-etorri askoko ingurua da gainera, eta arrisku egoerak ere behin baino gehiagotan eman izan dira, bidea estua izateagatik eta ikusmen faltagatik. Errepidea zabaltzeko egokitze lanak egin ostean arazoa konponduta geratuko dela uste du Udalak.