Mekolaldeko eremua industria gune gisa garatzeko bidean, urbanizazio lanak egiteko hitzarmena sinatu dute

Julen Iriondo 2015ko mai. 28a, 18:35

Udalak eta Irialde enpresak sinatutako kontzertazio hitzarmenaren bidez zubi berritik Tornilleria Deba bitarteko eremua urbanizatu egingo da, bertan pabiloiak eraikitzeko beste pauso bat eman da.

Pasan den urtean amaitu ziren Mekolalde eremura sartzeko lanak. Zubi berria
eraikita eta errepide nagusia egokituta –Euskadiko Ur Agentziak zubi zaharra
botatzea derrigortzen baitu–, aurrerantzean Irialde enpresa arduratuko da eremu
honetako urbanizazio lanak burutzeaz. Era horretan, GI-627 errepidea indrustria
eremu osoarekin lotuko da.

Krisiaren eraginez etenda egon den proiektua

2007ko ekainean Udalak –derrigorrezko lehiaketaren ondoren– Irialde
enpresari 620.000 euroko diru-laguntza ematea ebatzi zuen udalerrian industriako
enpresa proiektu berri bat jartzeko, beti ere Hiri Antolamendurako Plan Orokorra
onartzen bazen. Baina krisi ekonomikoaren ondorioz jatorrizko proiektua etenda egon da orain arte.

Hitzarmenaren estipulazioak

Orain, Bergarako Udalak eta Irialde enpresak, lursail guztiaren jabe denez, eta biak proiektuaren sustatzaile diren heinean, Mekolalde eremuko hirigintza kudeaketa eta exekuzioa burutzeko hitzarmena sinatu dute. 2007an sinatutako hitzarmen arautzailea eta, ondorioz, enpresa-proiektu berria jartzeko diru-laguntza bertan behera geratu dira.

Bestalde, Irialde enpresa eremuaren birpartzelazioa egiteko dokumentua egiteaz arduratuko da, eta Bergarako Plan Orokorrak eta sektoreko Plan Partzialak eremu honetarako ezarritako moduan egingo du lursail eta ondasunen ekarpena. Era berean, Irialde enpresak bere gain hartuko ditu urbanizazio lanak, azpiegitura lanak eta zerbitzu lanak, betiere birpartzelaziotik eratorritako proportzioan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak