Jaiak pasata, batean eta bestean eskerrak banatu ditu Bergarako Erraldoi Taldeak

Julen Iriondo 2015ko mai. 28a, 18:02

Bergarako Erraldoi Taldeak ondorengo gutuna plazaratu du horretarako. Bestalde, Erraldoi Taldeak egindako zozketan zenbaki saritua 1.372 izan zen, eta saria Mikel Murgizuri egokitu zitzaion.

"Aurten betetzen ditugu Bergarako Erraldoi Taldea sortu zenetik 15 urte. Eta nahi dugu askoz ere gehiago izatea! Urteurren hau ospatzeko ahalegin berezia egiten saiatu gara aurtengo Pentekoste jaietan Bergarako Udalarekin batera. Herria girotzeko, zapatu goizean, umeentzako puzgarriak, dultzaineroak, Mikel Ibarzabalen erraldoiak egiteko erakusketa lanak… izan genituen.

Arratsaldean, berriz, kalejira Bartzelonako Sant Andreu de Palomar, Iruñeako Txantrea eta Ordiziko erraldoiekin batera. Lerro hauen bitartez, egunean zehar eta arratsaldeko dantza eta kalejiran gurekin izan zineten danoi, babesa eta laguntza eman diguzuen guztioi, gure eskerrik beroenak. Horrek ematen digu indarra urteurren asko izateko.

Baita ere eskerrak eman nahi dizkiegu Oilagorra elkarteari, Gorka harategiari eta K-3 inprimategiari zuen babes eta laguntzagatik. Ezin amaitu Bergarako Udal Bandari aipamen berezi bat egin barik. Bereziki Alfredo Gonzalez Chirlaqueri, Erraldoien Martxa-ko moldaketa egiteagatik, eta igandeko kontzertuan, abestia plazaratzeaz gain, oparitu zenizkiguten partiturengatik.

Eskerrik asko danoi!".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak