Dagoeneko egin dute deialdia Debagoieneko ikastetxeetan. Bailarara mugatuko dute parte-hartzea. "Multi kirolean diharduten neska-mutiko debagoiendarrek izango dute triatloian parte hartzeko aukera. Lehen aldia izanik, bailarara mugatuko dugu", dio Labakak. Interesatuek ekainaren 2a baino lehen eman beharko dute izena.
Distantzia ezberdinak
Triatloi txikiaren parte-hartzaileek bakarka edo erreleboka parte hartu ahal izango dute. "Pertsona berak egin ditzake hiru diziplinak, edo talde berean bi edo hiru pertsona elkartu, eta euren artean probak banatu", esan dute antolatzaileek.
Hauek dira adinaren arabera egin beharreko distantziak: benjaminek 50 metro igerian, 2.000 bizikletan eta 400 korrika; alebinek 100 igerian, 4.000 bizikletan eta 800 korrika; eta infantilek 150 korrika, 4.000 bizikletan eta 800 korrika.