Ekainaren 1ean irekiko dute Bergarako turismo bulegoa modu iraunkorrean

Errekalde Jauregian dago orain turismo bulegoa, Laboratorium museoarekin batera.

Datorren astelehenetik aurrera, egunero egongo da irekita turismo bulegoa. Ordutegia izango da: astelehenetik zapatura, 10:00etatik-14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara; domeketan eta jaiegunetan, 10:00etatik 13:00etara. Bisita gidatuak ere egunero izango dira, 11:00etan eta 16:00etan. Errekalde Jauregian –Laboratorium museoarekin batera– dago kokatuta orain Bergarako turismo bulegoa.

Bisita gidatuetarako beste ordutegi batzugatik ere galde daiteke turismo bulegoan. Eta turismo bulegoaren eguneroko irekierarekin batera, Aldundiarekin antolatutako Ondarea Bertatik Bertara izeneko ekimena izango da ekainaren 6an eta 7an. Errekaldeko lorategia izango da hizpide bertan.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.