Olaso Dorreko lorategiaren irekieraren ekitaldi ofiziala, domekan

Josu Bilbao 2015ko mai. 27a, 14:03

Herritarrek maiatzaren 9az geroztik bisitatu dezakete lorategia, baina domekan, maiatzaren 31n, goizeko 11:30ean egingo da irekiera ekitaldi instituzionala.

Bergarako Udalak eta Olaso Fundazioak Olaso Dorreko lorategiaren irekiera ekitaldi ofiziala egingo dute domekan. Lorategia maiatzaren 9tik zabalik egon da, baina domekan, goizeko 11:30ean egingo da irekiera ofiziala.

Egokitzapen eta atontze lanen helburua lorategiaren jatorrizko diseinua berreskuratzea izan da. Bergarako Udaleko hainbat sail elkarlanean-lorezaintza zerbitzua eta artxiboa, nagusiki-, lorategiaren gaineko ikerketa egiten ari dira lorategiak sorreran zituen diseinua eta itxura berreskuratzeko eta, aldi berean, Eusko Jaurlaritzak aparteko zuhaitz izendatu zuen magnoliaren biziraupena bermatzeko.

Balio handiko ondarea

Lorategian, ondare natural eta kulturalaren parte diren hiru elementu esanguratsu daude ikusgai.

Jesusen Lagundiaren Armarria: Errege Mintegia Jesuiten eskola zen garaikoa eta
1767an kanporatuak izan zirenean fatxadatik kendutakoa. XVII eta XVIII. mendeetako
Jesusen Lagundiaren ikastetxetik gelditzen den arrasto aberatsena.

Armarri Heraldikoa: XVII. mendearen azken bukaera aldekoa, barroko garaikoa,
Jesuiten armarriaren gainean kokatuta dago.

Magnolia zuhaitza: Lorategiaren bukaeran kokatuta, Eusko Jaurlaritzak aparteko
zuhaitz izendatu zuen 1995ean eta ofizialki babestuta dago.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak