Pazkoetako jaiek herritar guztiendako aisialdi aukerak eskaintzen dituzte. Nagusienek gozatu ederra hartu dute bilbainada ezagunak abesten eta entzuten, eta ondoren, herri kirolak jarraitzeko aukera izan dute San Martin plazan. Bertan aizkolariek eta harrijasotzaileek erakustaldi aparta eskaini dute.
Etxeko txikienek ere dibertitzeko aukera ugari izan dituzte. Zezen mekanikoa, futbolin erraldoia eta beste hainbat barraketan eta jolasetan parte hartzeko abagunea izan dute.