Erraldoi eta buruhandiek ikusmin handia piztu dute herrian, eta etxeko txikiak ez ezik, adin guztietako herritarrak gerturatu dira konpartsa ezberdinak ikustera. Goizean Munibe plaza izan da guztien erdigune, baina arratsaldean gaitero eta txistularien laguntzarekin kalejira egin dute.
Herriko erraldoiak ez ezik, Txantrea, Ordizia eta Kataluniatik etorritako konpartsek alaitu dituzte Bergarako kaleak. Hiru metroko garaiera duten erraldoien inguruan, eta umeekin jolasean, buruhandi koadrila ederra ere aritu da. Kalejiraz gain, Martinez de Irala kalean eta plazan saioa eskaini dute.