Ordua baino lehenago hasi dira txikitxoak udaletxeko osoko bilkurara iristen, euren gurasoen besoetan gehienak. Eurekin batera, aiton-amonak eta baita beste senide batzuk ere. Ehun gonbidatu baino gehiago bidali zituen Udalak.
Jaione Isazelaiak ongietorria eman die guztiei eta hiru ilaratan jarrita, zazpi bana jarri diete udal ordezkariek txikitxoei. Ondoren, Bitorianatxoren ondoan atera dute argazkia askok.