Aurreneko aldiz, Pazkoak indartsu hasteko, gaztetxoek parrillada erraldoia izan dute. Oxirondo azokan batu, eta gurasoekin batera, txorizo, solomo eta saltxitxa gozoak jan dituzte. Afaria borobiltzeko, izozkia ere jan dute.
Hemen ospakizun gehienak mahaiaren bueltan girotzen dira, eta bergarar gaztetxoek ere, horrela hasi dituzte herriko jaiak. Bitorianatxo herrira iritsi ostean, familia ugari azokara gerturatu dira. Bertan, parrillada gertu zegoen, eta guztiek tripa ederto betetzeko aukera izan dute.
Gaztetxoak ez dira bakarrik egon, eta gurasoek ere bertan afaldu dute. Azken hauek baina, jateaz gain, jantokia antolatu eta txukuntzeko ardura izan dute.