'Mozkorra Parregarri'-ren emanaldia gaur Gipuzkoako Foru Aldundian

Maite Txintxurreta 2015ko eka. 5a, 14:42
Martin Garitano eta Miguel Angel Elkoroberezibar gaurko emanaldiaren aurkezpenean.

Donostiaraino, Foru Aldundiraino, helduko da Mozkorra parregarri opera. Hango batzar areto nagusian antzeztuko dute. Berezia izango da. Besteak beste, Xabier Maria Munibe obraren egilea, Gipuzkoako ahaldun nagusi ere izan zelako. Martin Garitano gaur egungo diputatu nagusiak egingo die harrera.

19:00etan hasiko da. Miguel Angel Elkoroberezibarrek jardungo du narratzaile lanetan. Bestalde, Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen 250. urteurrenaren gainean hitz egingo du Juan Bautista Mendizabal Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko lehendakariak ere. Ondoren opera antzeztuko dute, kontzertu bertsioan.

Duela 250 urte idatzi zuen Xabier Munibe Peñafloridako Kondeak El borracho burlado opera komikoa, lehen euskal operatzat jotzen dena. Jatorrizkoan abestiak euskaraz idatzita zeuden, eta elkarrizketak berriz, gaztelaniaz. Aurtengo martxoaren 14an berriz, lehendabizikoz euskara hutsean estreinatu zen Bergaran, herriko musika eskolako kidez osatutako talde batek antzeztu eta abestuta. Antzuolan ere izan da honezkero Mozkorra parregarri, eta gaur Donostiara iritsiko da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak