Pazkoak 2015 Bergaran

Seminarioko karpan eta Aranzadiko gimnasioan egingo da herri bazkaria

Eneko Azkarate 2015eko maiatzaren 22a

Bergarako 2013ko herri bazkariko irudi bat.

Salgai jarritakoak baino sarrera gutxiago saldu dira asteleheneko Pazkoetako herri bazkarirako. Hori dela-eta, eta edukiera aldetik arazorik ez dagoela kontuan izanda, herri bazkaria Seminarioko karpan eta Aranzadi ikastolako gimnasioan egitea erabaki dute antolatzaileek, euria egiteko arriskua kontuan hartuta. Herri bazkaria ez da beraz San Martin plazan egingo.

Bestalde, euria egiten badu hainbat ekitaldi lekuz aldatuko dira. Honako hauek dira Udaletik proposatu dituzten aldaketak:

Zapatua 23:
  • 11:00: Erraldoien gunea Seminarioko karpan eta Aranzadiko gimnasioan. 
Domeka, 24:
  • 11:00-14:30: Puzgarriak Seminarioko karpan.
Martitzena, 26:
  • 11:00-14:00: Haurrentzako jolas-parkea Seminarioko karpan eta Aranzadiko gimnasioan.
  • 12:30: Bilbainadak Simon Arrietan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak