Udal eta Foru hauteskundeak 2015

Agintaldian indarrean jarritako aldaketek Udal Gobernua higatu duten ikustear

Julen Iriondo 2015ko mai. 24a, 20:00

Itxi dituzte hauteslekuak eta hasi da kontaketa. Baliogabe dezente kontatu dituzte posta bidezkoen artean, ziurtagiri barik ailegatu direlako. Hondakinen gaia izan da agintaldian puri-purian egon denetako bat, edukiontzien sistemaren ordez herrian sistema mistoa ezartzeak hainbat herritar eta talderen desadostasuna eragin baitu. Ikusteko dago hondakinen kudeaketan egindako aldaketa horrek, besteak beste –eta agintaldian hartutako gainerako erabakiek–, eraginik izan duen eta nolakoa herritarrengan. Hauteskunde eguna bera, normal joan da Bergaran.

Bergarako errolda osatzen duten 14.757 bizilagunetatik 11.625ek izan dute gaur botoa emateko aukera, udalbatza berria osatuko duten hamazazpi hautetsiak aukeratzeko. Alkategaiak bost dira: Agurne Barruso (EH Bildu), Juanje Alberdi (EAJ), Mari Carmen Barrenetxea (PSE-EE), Aiert Lizarralde (Irabazi) eta Luis Antonio Lastra (PP).

Ikusteko, beraz, nork ordezkatuko duen Jaione Isazelaia (Bildu) eta nola banatuta geratzen den udalbatza. Erreferentzia gisa, azken lau urteotan bederatzi hautetsi izan dira Bildukoak (3.608 boto), bi Aralarrekoak (748) –ez ziren batera aurkeztu, baina Udal Gobernua osatu zuten batera; oraingoan batera joan dira, EH Bildun–, bost EAJkoak (2.108) eta bat PSE-EEkoa (627).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak