Zuzendaritza batzorde berria estreinatu du San Joxepe elkarteak

Maite Txintxurreta 2015eko maiatzaren 21a

San Joxepeko zuzendaritza batzorde berriko kideak elkartearen egoitzan

Martxan dago jada joan den apirilaren 13an eginiko batzar orokorrean izendatutako lantaldea. Jose Ramon Eguren da jubilatuen elkarteko presidente berria, eta presidenteordea berriz, Rosa Ibarguren.

San Joxepetik irteera egingo dute Irunera maiatzaren 28an, bertako jubilatuen elkarteak antolatuta eta Errenteria eta Legazpiko elkarteetako kideekin batera. Mendi zirkuitu bat burutuko dute bertan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak