Astelehenean jokatuko dituzte Bergara Hiria txapelketako finalak

Xabier Urtzelai 2015ko mai. 21a, 14:00

Dagoeneko erabakita dago ze pelotari izango diren datorren asteleheneko, hilak 25, Bergara Hiriko finaletan. Jaialdia 19:30ean hasiko dute, eta amateur mailako puntako pilotarien esku egongo da ikuskizuna.

Promesa mailan Elordik eta Pujanak Zabalaren eta Garmendiaren kontra jokatuko dute: "Bi bikoteak txapelketa ederra eginda iritsi dira finalera", adierazi du Reyes Azkoitiak. Nagusietan, ostera, Arteagak eta Gorrotxategik Dario eta Perez izango dituzte aurrean: "Arteaga iazko promesetako txapelduna da, eta Gorrotxategik nagusien mailan irabazi zuen". Bada, Asperekin laster debuta egingo duen Dario izango dute aurrean, eta harekin batera Gasteizko Perez izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak