Herriko sarreran eta Bolun asfaltatze lanak, eguaztenean eta eguenean, gauez

Julen Iriondo 2015eko maiatzaren 18a

Batetik, Burdinatetik Boluko plazatxoraino doan errepidea asfaltatuko da eta, bestetik, Hondartzako biribilgunetik Wolframaren biribilgunera doana. Aurreneko zatia eguazten gauean egiteko asmoa dute, eta bigarrena, eguen gauean.

 

Udalak ohar bidez adierazi du sentitzen duela lan horiek gauez egin beharrak sor ditzakeen zarata eta eragozpenengatik, baina aukera guztien artean egokiena delakoan erabaki dutela horrela egitea, egunez zirkulazio dentsitate handia duten bideak direlako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak