Aristi bergararrak esprintean irabazi zuen zapatuan Mañon eta Mañon arteko 142 kilometroko etapa. Coruñako itzuliko bigarren etapa izan zen. 3.43.42ko denbora egin zuen Aristik: bigarrena David Casillas izan zen, eta hirugarrena Jorge Martin.
Hirugarren etapa, Guerrerorendako
Domekan, itzuliko hirugarren eta azken etapa jokatu zuten. Pablo Guerrero izan zen irabazlea; Aristi 11. tokian sartu zen, 41 segundora. Valdoviño eta Valdoviño arteko etapa izan zen, 136 kilometrokoa.
Orokorrean, Aristi 11.
Sailkapen orokorrean, Mikel Aristik 11. tokian amaitu du itzulia, Pedro Martin (10:37:02) irabazlearengandik 45 segundora. Sailkapen orokorrean, taldekako saria Euskadi Fundazioak irabazi du (31:52:56 denborarekin).