Zuzendaritzako kideak, langileak, bazkideak, era batera edo bestera elkartearekin lotura dutenak... 50 pertsona inguru batu dira gaur Jardun Euskara Elkartearen 25. urteurreneko ospakizunean. UNEDeko aretoan hasi da ekitaldia, eta bertan, argazki eta bideoan bidez, Jardun sortu zenetik gaur egunerako bidea zein izan den azaldu dute, baita elkartearen egungo egoera zein den ere. Gero, luntxa egin dute Errege Seminarioko arkupetan.
"Gaurkoa ekitaldi nahiko xumea izan da, baina asmoa dugu udazken alderako egun osoko ekitaldi bat antolatzea", azaldu du Jarduneko zuzendaritzako kide den Miren Etxebarriak.