Bergarako ikastetxeetan elikadura jasangarriaren gaia jorratu dute azken bi urteotan Eskola Agenda 21 programaren baitan, eta gai honen inguruko proposamenak luzatu zizkieten atzo udal ordezkariei. Hauek, era berean, Oxirondoko azoka biziberritu eta lehen sektorea indartzearen alde egiten duen Azoka Bergaratzen egitasmoa azaldu zieten haur eta gaztetxoei.