Bihar, egubakoitza, Bergarako gaztetxean eskainiko dute, 22:00etan, Egubakoitzak teilatupian egitarauaren barruan. Euria eginez gero, kartzelako patioan beharrean gaztetxe barruan izango da saioa. Sarrerak hiru euroren truke eskura daitezke.
Lehiaketa baterako sortua
Bilboko Udalak antolatzen duen Ideiak martxan lehiaketan du ikuskizunak abiapuntua: "Abesti, erakusketa eta bestelakoekin irabazi genuen lehiaketa, eta martxoan estreinatu genuen horien guztien batura den 50 minutuko zuzeneko ikuskizuna".
Lau lagun dira taularen gainean, horien artean bi debagoiendar: Kepa Errasti aktore aretxabaletarra eta Aitzol Muxika musikari bergararra: "Kepak bakardadeari, maitasunari eta hirien eraldaketari buruzko istorioak kontatuko ditu, eta baita abestu ere; eta Aitzolek baxua eta tronboia joko du".
Ikuskizunaren ondoren, film laburren emanaldia egingo dute gaztetxeko Asanbladakoek.