Udalarekin duten hitzarmena beteaz, Bergarako eskalatzaileek egun osoa eman zuten joan den zapatuan, hilaren 8an, Labegaraietako rokodromoaren mantentze lanetan. 10:00etan hasi eta 19:00ak arte, konponketa eta garbiketa lanak egin zituzten, eta presak aldatzen ere ibili ziren. "Erakutsi dugu kolektibo zabala dela Bergarako eskalatzaileena, eta rokodromo berri baten beharra ere aldarrikatu dugu", adierazi dute mantentze lanetan parte hartu zutenek.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.