Jardunek bere 25. urteurrena ospatuko du zapatuan

Maite Txintxurreta 2015eko maiatzaren 12a

Mende laurden darama jada Jardun elkarteak Bergaran euskararen alde lanean. Urtemuga berezi hau ospatzeko ekitaldi bat egingo dute maiatzaren 16an eguerdiko ordubatetan,  UNED-eko areto nagusian. Bertan agerraldi publiko bat burutuko dute eta luntxa ere egongo da.

Horren aurretik, goizean, txango bat antolatu dute, “Gerriko Berdea” izeneko ibilbidea ezagutzeko. Hitzordua bederatzi t’erdietan izango da Agorrosin kiroldegian, eta ibilbidean zehar ingurumen zientzietan lizentziaduna den Aitor Narbaizak azalpenak emango dizkie bertaratzen diren herritarrei.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak