Higiezinen Gaineko Zerga ordaintzeko epea zabalduko da egubakoitzean

Maite Txintxurreta 2015eko maiatzaren 11

Maiatzaren 15etik ekainaren 30era bitartean ordaindu beharko dute bergararrek Ondasun Higiezinen Gaineko zergari dagokion kontribuzioa. Erreziboen ordainketa banketxeren batean helbideratuta duten zergadunei bertatik bidali eta kobratuko zaie dagokien zenbatekoa. 

Gainerako herritarrek ondorengo egunetan agiri bat jasoko dute etxean, zeinarekin edozein banketxe edo Udal bulegotan ordainketa egin ahal izango duten. Epea amaitutakoan borondatez ordaindu ez duten herritarrentzat exekutiba epea zabalduko da, eta ordainagiriak errekarguz kobratuko zaizkie. Maiatzaren 31 baino lehen agiririk jaso ez duten edo zalantzaren bat daukaten bergararrak Udaleko Kontu-hartzailetza bulegotik pasa daitezke.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak