Musikaldian eta Anoeta estadioan, pozik Bergarako Musika Eskolakoak

Julen Iriondo 2015eko maiatzaren 10a

Bergarako Musika Eskolako 120 ikasle eta hainbat irakasle musika eskolen jaialdian, Musikaldian, izan ziren atzo, Errenterian. Gazte Bandak, Orkestra Sinfonikoak, trikiti eta pandero taldeak, akordeoi taldeak eta gitarra taldeek emanaldiak egin zituzten Errenteriako hainbat gunetan. Ederki pasa zuten bergararrek.

Bertan bazkaldu ostean, Anoeta estadiora, Donostiara, joan ziren, 2016an bertan egingo den Europako musikari gazteen jaialdiko inaugurazio ekitaldiaren entseguan parte hartzera. "Zoragarria, barruan bizi izan genuena", zioen Bergarako Musika Eskolako Marije Ugaldek. 5000 musikari eta dantzari ibili ziren elkarrekin. "Zorionak antolatzaileei, horrelako emaitza lortzeagatik! Gure ikasleentzat ahaztu ezineko esperientzia izan zen".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak