Nagusiak eta nagusiekin familia giroan joango diren adinez txikikoak Labegaraietara joango dira. Hauek guztiek kolore berdeko sarrerak hartuko dituzte. Incansables txaranga Labegaraietara joango da.
Adinez txikikoak: Kolore urdina. Euriarekin zuzenean Seminarioko karpara joango dira. Trikitilariak Seminariora joango dira.
Labegaraietako sarrerak agortutakoan Seminarioko karpakoak saltzen hasiko dira nagusientzat. Hauek kolore horia izango dute.
Labegaraietarako 470 sarrera jarriko dira salgai (sarrera berdeak). Seminarioko karparako 330 sarrera (urdinak adinez txikiak direnentzat eta horiak Labegaraietarako sarrerarik gabe gelditu diren nagusientzat).
Eguraldi onarekin denak San Martin plazan bazkalduko dute.
Pertsona bakoitzak gehienera 6 sarrera erosi ahal izango ditu.
Menua, honakoa da: 1. platera entsalada. 2. platera paella tradizionala. Postrea: goxua (Bergarako gozotegiek egindakoa). Kafea. Edariak: ardo beltza, sagardoa, ura, Kas eta Coca-cola, patxarana, belar-likorea.
Alergia kasuren bat duten eta herri bazkarira joan nahi duten herritarrek kultura zerbitzura deitu beharko dute (943 77 91 59).
Maiatzaren 14an sarrera guztiak salduko ez balira, hortik aurrera Errotalde jauregian (Santa Ana, Udal liburutegia) jarriko dira salgai, 18:00-20:00ak bitartean.