Bergara eta Orioko izango dira aurrez aurre domekan (17:30, Agorrosin), Gipuzkoako lehenengo mailara igotzeko playoffean. Ligan postu bat gorago amaitu dute oriotarrek, Bergarakoek baino 3 puntu gehiago batuta. Baina, bi partidu izango dituen kanporaketan parean egongo dira indarrak. Bergara Kirol Elkartetik zaleak animatu gura dituzte, domekan etxekoak animatzeko.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.