Aurretik, Mondragon Korporazioko presidente ohi Antonio Cancelori eman zioten saria.
Lazpiurri Eurogap-eko presidente Enrique Larunbek eman zion saria. Lazpiur enpresan "bere ibilbide osoan giza-balioak" defenditu izana nabarmendu zuen Larunbek, baita "lanpostuei eutsi izana, baita krisiaren une latzenetan ere, bere izaera berritzaileari esker".
Sebas Larrañaga artistaren eskultura bat da saria, eta pertsonen arteko topaketa irudikatzen du.
Sari-ematea XII. Eurogap Foroan egin zuten. Saria eman eta gero, Carmen Posadas eta Gervasio Posadas idazleek hitzaldia egin zuten. Hego Euskal Herriko marketineko 750 bat profesional batu ziren ekitaldian.
Eskaera garrantzitsua Lazpiur enpresarendako
Lazpiur enpresaren gaineko albisteekin jarraituz, egunotan Filipinetako enpresa baten eskaera bat jaso du. Hiru makina egingo ditu, General Motors etxearen automobilen fusibleen kaxak muntatzeko. Lear multinazionalarekin 2012a ezkero Lazpiur egiten dabilen proiektu zabal baten zati bat da honako eskaera.