Mikel Aristi bigarren geratu da Tour du Juran

Arantzazu Ezkibel Galdos 2015ko mai. 5a, 13:18

Mikel Aristi podiumean.

Eskura izan zuen garaipen orokorra Mikel Aristi bergararrak Frantzian. Tour de Jura itzulia bigarren postuan bukatu zuen, lehenengoarengandik segundo bakarrera. Elite eta 23 urtez azpikoen mailako ziklistak parte hartu zuten itzulian.

Lau etapetako itzulia izan zen: guztira 473 kilometro egin zituzten ziklistek. Azkeneko etapara Aristi lider iritsi zen; Anass Ait EL Abdia 9 segundora bigarren, eta Pierre Bonnet bi minutu eta segundo batera. Azkeneko etapan, baina, bergararrak ez zuen zorterik izan: Bonnet frantsesak ihesaldi on bat hartu zuen eta garaipena eskuratu zuen. Segundo bakarra atera zion sailkapen orokorrean bergararri.

Euskadi fundazioa eta Cofidis

Euskadi fundazioak eta Cofidisek hitzarmena sinatu dute harrobiari bultzada emateko asmoz. Elite eta 23 urtez azpiko txirrindulariek etorkizunean profesionaletara salto egiteko aukera izatea da helburua. Orbea etxea garrantzitsua izan da hitzarmen horretan. Hala, Aristik aukera handiak izan ditzake etorkizunean profesionaletara igotzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak