Lehenengo ekintza maiatzaren 16an izango da. Hain zuzen, Laura Chamorro kazetari, moda blogari eta Gipuzkoa de moda Teledonosti saioko aurkezleak udaberri-udarako hamar tendentzia erakutsiko ditu osoko bilkuren aretoan. Harekin batera, Euskal Herrirako Clarins etxeko produktuen ordezkari Maricruz Garrido ere egongo da. Horrek, denboraldi bererako makillaje joerak erakutsiko ditu. Ekitaldia 18:00etan hasiko da.
Horrez gain, Laura Chamorrok gidatzen duen telebista saiorako erreportaje bat ere grabatuko dute Bedelkarreko 12 dendatan. Arropa, osagarri eta estetika dendek euren produktuak erakutsiko dituzte ekain hasieran emango den saio horretan. Grabaketak ekainaren 18an eta 19an egingo dituzte.
Aldizkaria eta bloga ere bai
Aldizkari bat egiteko asmoa ere badute Bedelkarreko dendariek. Herriko 44 denda agertuko dira bertan eta bakoitzak bere tartea izango du euren produkturik esanguratsuenak erakusteko eta tendentziak azaltzeko. Ekainean kaleratuko dute aldizkari hori eta litekeena da lehen zenbaki horrek jarraipena izatea. Aldizkariaren osagarri bloga ere egingo dute eta bertara eroango dute aldizkariko edukia.