Orfeo de Sabadellek bete egin du Bergarako osoko bilkuren aretoa

Monika Belastegi Aranzabal 2015ko mai. 3a, 16:23
Osoko bilkuren aretoa bete egin zen Orfeo de Sabadellen kontzertua entzuteko.

Bergarako Aritzeta abesbatzak gonbidatuta egin zuen atzo emanaldia Orfeo de Sabadellek. Herritarrek gustura entzun zuten kataluniarrek egindako kontzertua eta abesbatzako kideak ere pozik itzuli dira Sabadellera Bergaran egin dieten harrerarekin.

Iragarritako moduan, hamasei piezatako kontzertua eskaini zuen Orfeo de Sabadellek atzo iluntzean Bergarako osoko bilkuren aretoan. Francesc d'Assisen zuzendaritzapean Bach, Schubert eta Brahmsen doinuak eskaini zituzten, besteak beste. Baina baita doinu kataluniarrak eta euskaldunak ere,

Kataluniako taldeak bete egin zuen osoko bilkuren aretoa eta gustura entzun zuten saioa; amaieran bisa ere egon zen, entzuleek hala eskatuta.

Aritzeta abesbatzaren gonbidapena

Orfeo de Sabadellgo ordezkariak Bergarako Aritzeta abesbatzak gonbidatuta etorri dira. Harreman estua dute bi taldeek. Aritzetakoak 2013an izan ziren Katalunian abesten Sabadellgo taldeak gonbidatuta eta haiek orain bisita itzuli diete.

Kontzertua eskaintzeaz gain, Bergara eta inguruak ezagutzeko tartetxoa ere hartu dute kataluniarrek. Esaterako, Getariara irteera egin dute eta baita Bergaran bisita gidatua ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak